sin-titulo

Emotikonoekin, ahozkotasuna eta sormena lantzeko baliabide interesgarriak proposatu ditzakegu. Gizarte moderno honetan, emotikonoz inguratuta bizi gara. Erabiltzen ditugun aplikazioetan, emotikonoak nonahi aurkitu daitezke. Era berean, gero eta gehiago dira mezuetan irudi txiki hauek txertatzeko ohitura hartu duten pertsonak. Whatsapp, instagram, facebook eta twitter dira ikasleen artean arrakasta gehien dutenak.

Gure ikasleak, teknologia berrien munduan erabat murgilduta daude. Asko, ohituta daude mugikorretan aurkitu daitezkeen emotikonoak erabiltzera. Horregatik, hain gustuko dituzten ikono txiki horiei ahalik eta probetxu gehien ateratzen ikasi behar dugu irakasle bezala.

Kasu honetan, ahozkotasuna lantzera bideratuta dauden proposamenak egingo ditzakegu. Horretarako, emotikonoen zerrenda bat lortu behar dugu. Hauek interneten aurkitu daitezke. Adibidez:

Emotikonoak 1                  Emotikonoak 2                   Emotikonoak 3                    Emotikonoak 4

Inprimitu, moztu eta kartulina batean itsatsiko ditugu. Modu honetan txarteltxoak sortuko ditugu.

Aukera desberdinak ditugu txarteltxoak erabiltzeko:

  • Ikasleak talde txikietan banatu eta talde bakoitzari txarteltxo batzuk emango dizkiogu. Hauek buruz behera jarriko dituzte eta txandaka, 5-6 txarteltxori buelta eman ondoren, istorio bat asmatu beharko dute.

img_9908

  • Ikasleekin emozioak lantzeko aukera paregabea izan daiteke. Horretarako, talde txikietan banatuko ditugu. Emozioekin lotura daukaten emotikonoak bilatuko ditugu eta hauekin txarteltxo sorta batzuk egingo ditugu. Banan-banan txarteltxoei buelta ematen joango dira ikasleak eta emozio/sentimendu horiek noiz sentitzen dituzten azaltzen saiatu beharko dira gainontzekoei. Gainerako taldekideek ere parte hartu dezakete euren ekarpena egin nahi izanez gero. Beti ere, tokatzen zaion ikaslearen txanda errespetzatzen bada.

img_9896