blind-men-1458438_1280Ikusmen urritasuna daukaten pertsonentzat, AUDIODESKRIBAPENAK oso baliabide interesgarriak dira. Azken finean, gertatzen ari dena imajinatzeko ezinbestekoa baita irudiak deskribatzea. Hori dela eta, ikasleek itsuentzako materiala sortu dezakete eta bide batez, ahozko adierazpena landuko dute.

Kristina Zorita ETBko kazetariak dioen moduan “urteetan ikusmen urriko lagunek eta itsuek zinea besteen begietatik ikusi dute”. Gaur egun, berriz, gero eta gehiago dira itsuei zimenaz gozatzeko aukera ematen dieten aplikazioak. Zentzu horretan, audiodeskribapenak oso lagungarriak dira. Izan ere, edozein bideotan entzuten denarekin ez delako nahikoa izaten itsuek geratzen ari dena guztiz ulertzeko. Horretarako, bideoan zehar agertzen diren xehetasun guztiak deskribatu behar dira, bideoan kontatzen dena oztopatu gabe.

Zoritxarrez, ikusmen urritasuna daukaten pertsonentzako material gutxi dago euskaraz. Horregatik, horrelako ekintzak eskolan bultzatzen baditugu, pixkanaka bada ere, esparru ahaztu honetan aurrerapenak egiten lagunduko dugu. Gainera, ikasleak kontzientziatzeko aukera paregabea izan daiteke eta nola ez, ahozkotasuna lantzeko aukera ere. Izan ere, audiodeskribapenekin ahozkoa lantzen da. Bikoizketa tailerretan lan egiten den bezala, ikasleek momentu bakoitzean zer esan beharko duten planifikatu beharko dute.

Audiodeskribapenak ikasgelan landu nahi dituzu? Klikatu hemen.

Hona hemen adibide batzuk (gaztelaniaz):