Bertsolaritza, euskal literaturaren adar garrantzitsua da. Hala izan da urte askotan zehar eta horrela jarraitu dezan saiatu behar da gaurko hezkuntza sistema.

Horretarako, ezinbestekoa da bertsolaritza eskoletara eramatea. Beharbada, genero hau ikasleekin lantzea zaila dela pentsatuko dute irakasle askok, baina abesten eta jolasten ikasten den beste ariketa bat baino ez da.

Ahozkotasuna lantzeko tresna ezin hobea izan daiteke. Ez dugu ahaztu behar bertsoak abestu egiten direla eta normalean publikoa izaten dela entzule. Beraz, ahozko adierazpena eta komunikazioa hobetzeko baliagarria izan daiteke. Gainera, euskal kultura ezagutzeko aukera ematen digu eta baita jendaurreko komunikazio-egoerei aurre egiteko eta beldurra galtzeko ere.

Beraz, pixkanaka bada ere irakasleek bertsolaritzari tarte txiki bat eskaintzea ezinbestekoa da ikaste-irakaste prozesua aberasteko.

Bertsolaritza eskolan nola landu daitekeen ikusteko, klikatu hemen.