Ahozkoa lantzeko ariketen sailkapena

Cassany et al. (1994) idazleen sailkapen honetan oinarrituz, Vázquez (2010) irakasleak zabalagoa den sailkapen hau aurkeztu zuen:

  • Antzezpenean oinarritutakoak: Rol jokoak, simulazioak, bat-batekoa, dramatizazioa…
  • Interakzioan oinarritutakoak: merkatua, ispilua, kipula, piramidea…
  • Erantzun motaren araberakoak: desberdintasunak bilatu, ideien zaparrada, gatazken konponbidea…
  • Errekurtso materialetan oinarritutakoak: irudiak, soinuak, bideoak, objektuak…
  • Testu periodistikoetan oinarritutakoak: elkarrizketak, irratsaioak, albisteak…
  • Ikaskuntza kooperatiboan oinarritutakoak: Taldeko elkarrizketak, buru-hausgarriak, fitxekin solasaldiak…
  • Joko linguistikoetan oinarritukoak: asmakizunak, errepikapenak, enigmak, jolas komertzialak…
  • Istorioetan eta ipuinetan oinarritukoak: sortu, komentatu, eraiki, gogoratu…
  • Komunikazio formalean oinarritutakoak: debatea, diskurtsoa, biltzarrak…
  • Testu literarioetan oinarritutakoak: irakurmenak, ipuin kontalaria, poemak, eszenifikazioa…

Bibliografia

Cassany, D., Gloria, S. eta Luna, M. (1994). Enseñar lengua. Bartzelona: Graó.

Vázquez, F. J. (2010). Expresion oral: Tipologia de actividades. Slideshare, hemendik hartua: http://es.slideshare.net/franvazquez/expresin-oral-tipologa-de-actividades-3430924