Asmakizunak

business-world-463338_1920Nork ez ditu asmakizunak gustuko? Guztiok ditugu igarkizunen inguruko oroitzapen onak. Arreta eta motibazio pizten da horrelako baliabideekin. Gelako errutinarekin apurtzeko baliagarriak dira. Gainera, ahozkoa lantzeko aukera ematen digute. Solasaldiak eta interakzioa sustatuz.

Nola landu Lehen Hezkuntzan?

Irakasleak 4 pertsonako taldeak egingo ditu eta talde bakoitzari asmakizunen zerrenda bat emango dio. Irakasleak erabakiko du zerrenda horretan zenbat asmakizun jarriko dituen. Eguneko errutina apurtzea bada bere helburua, gutxi erabiliko ditu baina asmakizunei saio bat eskaini nahi badie gehiago erabiliko ditu. Zerrenda horretan, asmakizunak bakarrik entregatuko dira. Irakaslea izango da ebazpenak edo soluzioak dituen pertsona bakarra.

Ikasgeletan dauden proiektoreak aprobetxatuz, asmakizun hauek arbel digitalean aurkeztu daitezke. Horrela, asmakizunak banaka proiektatuko ditugu. Azken hau, aukerarik egokiena dela uste dut.

Talde guztiak erritmo berdinera joatea da helburua. Horretarako, asmakizunak banan-banan irakurtzen eta ebazten joango gara. Taldeko batek, asmakizuna irakurriko du eta denon artean erantzuna bilatzen saiatu beharko dira. Taldeko batek erantzuna oso argi ikusten badu, gainerako taldekideak lagundu beharko ditu. Inori ez bazaio erantzuna bururatzen, denon artean erabakiko dute zer jarriko duten. Irakasleak erabakiko du noiz den erantzuna emateko momentua. Hurrengora pasatu aurretik, talde handian komentatuko dute zeintzuek asmatu duten eta asmatu ez dutenen artean zer idatzi duten. Beharrezkoak diren azalpenak emango ditu. Horrela, zerrendako asmakizunak amaitu arte.

Dena den, irakaslearen esku dago saioa berak nahi duen moduan antolatzea. Hemen ematen diren ideiak aholkuak baino ez dira.

Zer lantzen da?

Horrelako dinamiketan, ahozkoa lantzen da. Ikasleek erabiliko duten tresna bakarra hizkuntza izango da. Erantzunak pentsatu beharko dituzte baina taldekideei laguntzen ere ikasiko dute, pistak emanez adibidez. Haien iritzia ematen ikasiko dute adostasun batera heldu behar direnean. Horregatik, iritzi desberdina daukaten pertsonekin eztabaidatzen ikasten dute. Zalantzak dituztenean erabakiak hartzen ikasten dute.

Denboralizazioa

Esan bezala, eguneko errutina apurtzea bada irakaslearen helburua, gutxi erabiliko ditu baina asmakizunei saio bat eskaini nahi badie gehiago erabiliko ditu.

Asmakizunen adibideak

Jarraian sarean aurkitutako asmakizun desberdinak bildu dira. Lehenengo eta bigarren ziklorako asmakizunen zerrenda batzuk egin dira eta hirugarren ziklorako, berriz, pentsarazteko egoerak proposatzen dira. Dena den, hirugarren ziklorako aurreko zerrendetako asmakizunak ere erabili daitezke.

Asmakizunak 1. zikloa

Asmakizunak 2. zikloa                 Pentsarazteko egoerak 2. zikloa

Pentsarazteko egoerak 3. zikloa

Bibliografia

Materiala, hurrengo webgune hauetatik eskuratu da: