Astronauta naiz

jupiter-529812_1920

Nola jolasten da?

Estatu Batuetako espazioaren gobernu-agentziak, NASAK, sortutako ariketa dugu. Pertsona bakoitzaren astronauta izateko gaitasuna nolakoa zen neurtzeko helburuarekin sortu zuten.  NASAk ateratako ariketa honen moldaketa egin da ikasleekin jolas moduan lantzeko. Joko honetarako ikasleak alegiazko testuinguru batean kokatuko ditugu. Horretarako hurrengoa esango diegu:

as11_40_5903--644x444

“Imajinatu ilargian zaudetela. Zuen ezkutuko misioa amaitu duzue eta lurrera itzultzeko ordua heldu da. Baina problema bat daukazue. Espazio-ontziaren arazo teknikoak direla eta, ezin da aireratu. Ez dituzue beharrezkoak diren materialak espazio-ontzia konpontzeko. Laguntza bila joateko estaziorik hurbilena 350 kilometrotara dago. Gainera, aireratzeko egin dituzuen saiakeretan espazio-ontziaren atzeko aldea apurtu da eta bertan zegoen guztia galdu duzue. Zerrenda horretan dituzuen 15 gauza horiek bakarrik gelditzen zaizkizue. Gauza horiek, zuentzako duten garrantziaren arabera ordenatu beharko dituzue. Pentsatu, ahalik eta denbora gehien bizirauteko moduan kudeatu beharko dituzuela dituzuen gauzak”

Beraz, astronautaren paperean jarri beharko dira. Gauza desberdinen zerrenda emango diogu ikasle bakoitzari. 1etik 15era zenbakiak jarri beharko dituzte, garrantziaren araberako orden bat mantenduz. Gero beste bikote batekin elkartuko dira eta idatzitakoaren inguruan eztabaidatu beharko dute.

Zer lantzen da?

Horrelako dinamiketan, ahozkoa lantzen da. Ikasleek argudiatzeko gaitasuna landuko dute. Haien iritzia emateko hitza erabili behar dute eta gainera esaten duten hori arrazoitu beharko dute. Gainera, iritzi desberdina daukaten pertsonekin eztabaidatzen ikasten dute. Txandak eta besteen iritziak errespetatzen ikasten dute. Azken finean, iritzi desberdineko pertsonekin elkarbizitzen ikasten dute.

Gelakideekin erabakiak kontrastatzeak eta haiekin solasaldi interesgarri bat edukitzeak, motibatu egiten ditu ikasleak. Arrazoitzen ikasten dute eta iritzi kritikoa garatzen dute.

Nola landu Lehen Hezkuntzan?

space-travel-154020_1280Ariketa hau Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloan lantzeko pentsatuta dago. Ikasleak alegiazko testuinguruan kokatuko ditugu eta fitxa banatuko diegu bikoteka gauza bakoitzaren garrantzia erabaki dezaten.

15 objektuen zerrenda (Fitxa)

Irakasleak erabakiko du taldekatzeak nolakoak izango diren. Bikoteka egin daiteke gero talde txikietan eztabaidatzeko edo  talde txikietan egin daiteke gero talde handian eztabaidatzeko. Irakaslearen esku dago ikasle taldearen arabera modu batean edo bestean bideratzea. Garrantzitsua da ikusitakoaren inguruan irakasleak hausnarketa bat egitea jarduerarekin amaitzeko.

Denboralizazioa

Ariketa hau, 30 minututan lantzeko pentsatuta dago.