Audioak eta ahozkotasuna

design-1210927_1280

Nola landu Lehen Hezkuntzan?

Entzumenak interesgarriak dira Lehen Hezkuntzako edozein ziklotan erabiltzeko. Ahozkoa hitz egiten bakarrik lantzen dela pentsatu dezake norbaitek. Baina prozesu horretan beste faktore batzuk hartzen dute parte. Bestela nola ulertu irakasle batek bere ikasleekin bi urte eman ondoren, ikasleek irakasleak erabiltzen dituen hitzak, esamoldeak eta hiztegia kopiatzea. Entzuten dugunarekin gelditzen gara askotan eta hori dela eta, entzumen hauek gelan lantzea oso baliagarria da. Gainera, ikasleak irakasleen hizkera bakarrik entzutera ohituta daude. Hortaz, beste hizkera batzuk erregulartasunez entzuen badituzte, hizkuntza eta hiztegia aberastuko dute.

sound-159915_1280Bideoekin eta ipuinekin gertatzen den bezala, irakasleak audioak aukeratu beharko ditu eta gelan nola erabiliko dituen pentsatu beharko du. Hau da, lantzen ari diren gairen batekin lotuz edo jarriko duen audio testuinguru batean kokatuz. Audioa, azalpen gehigarri bat izan daiteke. Baina baita solasaldi txikiak, gogoetak edo beste zerbaitekin lotzeko aitzakia ere. Entzundakoaren inguruan galderak planteatu ditzakegu, audio ulertu duten ala ez konprobatzeko.

Sarean aurkitutako materiala erabili daiteke horretarako. Batzuetan entzumena prestatua izango da baina beste batzuetan bat-bateko elkarrizketak eta grabazioak izango dira entzungai. Era berean, pertsona bakoitzaren hizkera desberdina izango da euskara motaren arabera. Hortaz, ikasleekin euskalkiak lantzeko aukera ematen digute.

Zer lantzen da?

Entzuteko baliabide hauekin, ikasleen komunikazio gaitasuna hobetuko da. Ulermena lantzen dute beste euskalki eta erregistro batzuk ulertzeko ahalegina eginez. Ikasleen hizkuntza aberastuko da euskara erabiltzen den egoerak entzunez eta landuz. Azken batean, euskarak errealitatean daukan praktikotasuna ikusteko aukera ematen du. Zer esanik ez, audioipuinak irudimena eta ulermena lantzeko baliagarriak direla.