Baloreak eta emozioak lantzeko

Kasu honetan, baloreak eta emozioak lantzera bideratuta dauden laburmetraiak nola erabili daitezkeen azalduko dugu. Tutoretzan lantzeko aproposak izan daitezke. Hauetan ere istorio laburrak kontatzen dira eta hauek irakaspen bat izaten dute normalean. Irakasleak landu nahi duen balorearen inguruko bideoa aurkitu beharko du eta ikasleei balore honen inguruan ze iritzi daukaten edo zer uste duten galdetuko die. Solasaldi hauek talde handian edo talde txikietan egin daitezke. Behin gaian sartu garenean, bideoa jarriko dugu. Mezua zein den galdetuko diegu eta horren inguruan hausnarketak proposatuko ditugu: horrelakorik inoiz gertatu zaien, ze iritzi duten, eurek egoera horretan nola jokatuko zuten…

Baloreetan hezteko laburmetraien zerrenda aurkitu daiteke hurrengo esteka honetan:

Baloreetan hezteko 50 laburmetrai