Erase una vez (Bazen behin)

edgag03_1

Nola jolasten da?

Kartak erabiliz, istorioak sortzean eta kontatzean oinarritzen den jolasa da. Ikasleek euren artean istorioak sortzen dituzte eskuragarri dauden karta desberdinak erabiliz. Narratzaile bat hasiko da baina gainerakoek kontakizuna eten eta aldatu ahal izango dute dituzten karten arabera. Karta guztiak erabiltzen dituen ikasleak irabaziko du. Jokoaren helburua ez da bakarrik irabaztea, momentu dibertigarri eta atsegin bat pasatzea ere bada.

Zer lantzen da?

Ikasleen irudimena eta ahozkotasuna lantzeko aukera eskaintzen digu. Baita ikasleen arteko kooperazioa eta komunikazioa lantzeko aukera ere.

Ezaugarriak

edgag03_rightGomendatutako adin-tartea: 8 urtetik aurrera

Jokalariak: 3-6 artean

Editoriala: Edge