Bideoak

film-1155439_1920

Gaur egun asko dira sarean bideoak dohainik ikusteko aukera ematen dizkiguten web orrialdeak. Famatuenen artean youtube, vimeo eta dailymotion webguneak daude baina eskaintza ez da hiru hauetara bakarrik mugatzen. Bideoak baliabide didaktiko oso interesgarriak dira. Ikasleekin edukiak beste ikuspegi batetik lantzeko eta ezagutzak azkarrago bereganatzeko aukera ematen digute. Izan ere, irudien mugimendua eta soinua ikasleen atentzioa erakartzeko eta motibazioa pizteko aitzakia izaten dira normalean. Atal honetan, ahozko adierazpena lantzeko bideoak nola erabili daitezkeen azalduko dugu. Horretarako atal hauek proposatu dira:

Bideoak eta ahozkotasuna

Istorio laburrak

Baloreak eta emozioak lantzeko

Mitologia