Bla Bla Bla

juego-bla-bla-bla (2)

Nola jolasten da?

juego-bla-bla-bla (3)Jokalari bakoitzak 5 karta jasoko ditu (karta bakoitzak irudi bat dauka). Jokoaren helburua, ahalik eta karta gehien lortzea da. Horregatik, irabazteko zenbat karta lortu behar diren zehaztu behar da hasi aurretik. Nor hasiko den aukeratu eta jokalari hori epailea izango da. Epaileak jokoarekin datorren dadoa jaurtiko du. Txanda bakoitzean epailea aldatzen da. Jaurtitzen duen dadoak erabakiko du jolasaren zein modalitatera jokatuko duten. Modalitate horiek jolasaren argibideetan azalduta daude eta azalpenekin, istorioak kontatzearekin eta erabakiak hartzearekin lotuta egongo dira.

Zer lantzen da?

Jolas honekin, komunikazioa eta hizkuntza bera lantzen da. Istorioak sortzeko ideien arteko loturak egin beharra, sormena eta logika lantzea ahalbidetzen du. Gainera, ikasleen arteko harremana hobetzen lagundu dezake eta epaile bezala, bidezkoenak diren erabakiak hartzen ikasten dute.

Ezaugarriak

juego-bla-bla-blaGomendatutako adin-tartea: 7 urtetik aurrera

Jokalariak: 3-5 artean

Editoriala: Djeco