Detektibea

inspector-160143_1280

Nola jolasten da?

Joko honetara bikoteka jolasten da. Fitxa bat hartu eta irakurri duen objektu, animalia, ekintza, leku edota sentimenduaren paperean jarri beharko da ikasle bakoitza eta bere bikoteari saiatu beharko da kontatzen zer den. Bikoteak azalpena entzun eta hitza asmatu beharko du. Azalpenak ematerako orduan txandakatu egingo dira.

Zer lantzen da?

Ariketa honetan, batez ere ahozko adierazpena lantzen da. Hitza irakurri eta burua martxan jarri beharko dute hitza azaltzeko. Horretarako ahalik eta azalpen argienak ematen saiatu beharko dira. Bikoteak, azalpenak entzun eta ulertu beharko ditu hitz ezkutua asmatzeko.

Nola landu Lehen Hezkuntzan?

Lehen Hezkuntzako maila guztietan landu daiteke baina horretarako ariketa egokitu beharra dago. Izan ere, guk ematen dizkiegun hitzetan dago zailtasuna. Beraz, segun eta ze talderekin landu nahi dugun aukeratuko ditugun hitzak ikasleen adinera egokitu beharko dira. Hurrengo esteka honetan hitzen zerrenda bat deskargatu daiteke fitxak egiteko:

Hitzak deskargatzeko
zer naiz ikasgelan

Hitz horiekin bikote bakoitzarentzako multzoak egingo ditugu (kartulinazko fitxa batean itsasten baditugu hobe). Modu honetan, bikote bakoitzak bere fitxa sorta edukiko du. Animali desberdinen irudiekin edota lanbide desberdinen irudiekin ere egin daiteke.

Jolasten hasi aurretik, adibide bat jarri dezakegu nola jolasten den argi gelditu dadin. Behin ulertu dutenean, bikoteko bat azalpenak ematen hasiko da eta bestea ezkutuko hitza zein den asmatzen saiatu beharko da. Hartu duen fitxa errepikatzen ez dela ziurtatzeko, beste multzo batean uzteko eskatuko diegu.

Azalpenak errazteko, definizioak ematerako orduan zer aipatu behar duten idatzi dezakegu arbelean:

  • Zer da?
  • Nolako da?
  • Zertarako balio du?
  • Non aurkitzen dira?
Denboralizazioa

Ekintza hau, 15 minututan lantzeko pentsatuta dago.