Dilema morala

branch-1290017_1280

Ahozkotasuna lantzeko baliabide interesgarria eta eraginkorra da. Helburua izango da ikasleak gatazka egoera batean jartzea, zeinetan ezagutzak eta balio moralak elkar joko duten. Egoera gatazkatsu horien aurrean erabakiak hartu beharko dituzte.

Nola landu Lehen Hezkuntzan?

Ikasgeletan dauden proiektoreak aprobetxatuz, dilemak arbel digitalean aurkeztu daitezke. Irakasleak dilema ahoz aurkeztuko du. Ikasle bakoitzak erabaki beharko du dilemaren zein aldean kokatzen den eta horren arabera irakasleak taldeak egingo ditu. Ikasleek zalantzak izango dituzte dilemaren alde batean edo bestean kokatzeko baina zalantza horiek murrizteko ahalegina egingo dugu. Ikasle guztiak alde batean kokatuko balira, irakasleak erabakia zailduko duten elementu berriak sartu beharko lituzke.

Berdin pentsatzen dutenak elkartuko ditugu eta aldi berean, talde txikiagoetan antolatuko ditugu. Talde horietan, hartutako erabakiaren zergatiak pentsatu beharko dituzte (nahi izanez gero, paper zati batean idatzi ditzakete).

Amaitzeko, bi aukera daude. Batetik, iritzi desberdineko ikasleak talde txikietan elkartzea. Horrela, zergatiak ez dira bat etorriko eta eztabaida interesgarriak sortu daitezke. Eta bestetik, talde handian ikasleek haien iritziak trukatzea. Biak egiteko aukera badaukazue, hobe. Irakasleak entzundakoari buruz bere iritzia emango du eta hausnarketa batekin amaitu dezake saioa.this-way-718660_1920

Egia da, dilema batzuetan zaila izaten dela jarrera egokia erabakitzea. Hau da, dena zuria edo beltza ez denean, konplikatu egiten da jokabide egokia zein den aukeratzea. Kasu horretan, dinamika aldatuko dugu eta talde txikietan arrazoitzera bultzatuko ditugu. Talde txikietan eztabaidatu ondoren, solasaldi bat antolatu daiteke talde handian.

Irakaslearen esku dago dilema aukeratu eta saioa berak nahi duen moduan antolatzea. Hemen ematen diren ideiak aholkuak baino ez dira. Dena den, egunero gertatzen diren gatazkak aitzaki ezin hobeak dira ahozkotasuna lantzeko. Gertatutakoari buruz hausnarketa txikiak edo eztabaidak sustatu ditzakegu eta aldi berean, liskarrak konponduko ditugu.

Zer lantzen da?

Horrelako dinamiketan, ahozkoa lantzen da. Haien iritzia emateko hitza erabili behar dute eta gainera esaten duten hori arrazoitzeko estrategiak garatzen dituzte. Gainera, iritzi desberdina daukaten pertsonekin eztabaidatzen ikasten dute. Txandak eta besteen iritziak errespetatzen ikasten dute. Azken finean, iritzi desberdineko pertsonekin elkarbizitzen ikasten dute.

Gainera zalantzan daudenean erabakiak hartzen ikasten dute. Ondo dagoenaren eta txarto dagoenaren artean bereizten ikasten dute. Arrazoitzen ikasten dute eta iritzi kritikoa garatzen dute. Errealitatea ulertzen ikasten dute gogoeten bitartez.

Denboralizazioa

Proposatzen diren dilemak saio baten lantzeko pentsatuta daude. Dena den, irakaslearen esku dago saioa luzatzea edo dilema bat baino gehiago erabiltzea saio bakoitzeko.

Dilemen adibideak

1. zikloa

Dilema 1           Dilema 2              Dilema 3            Dilema 4              Dilema 5

2. zikloa

Dilema 1             Dilema 2              Dilema 3            Dilema 4              Dilema 5

3. zikloa

Dilema 1             Dilema 2                Dilema 3              Dilema 4              Dilema 5

Bibliografia

Iturri hauek erabili dira dilemak eskuratzeko:

– Cantillo, J., Domínguez, A., Encinas, S., Muñoz, A., Navarro, F. eta Salazar, A. (2005). Dilemas Morales: Un aprendizaje de valores mediante el diálogo. Valentzia: Nau Llibres.

– García-Rincón, C. (2016). Ética social para niñas y niños: Dilemas morales, desempeños y retahílas musicales. Madrid: Bubok.

– Pérez, L. (2012). Bitartekotza eta gatazken konponbidea: Programazioa. Gida didaktikoa. Nafarroako gobernua.

– Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikariak. (2008). 5. unitatea: Garapen morala. Hemendik hartua: https://sozioafektibo.files.wordpress.com/2008/02/5-gaia.pdf

– Hurrengo web helbideak: