Dixit

Nola jolasten da?

dixit-odyssey (1)Karta ilustratuak erabiliz istorioak sortzeko jolas dibertigarria da. Dixit lagunekin zein familiarekin jolasteko baliabide entretenigarri eta misteriotsua da. Jolastea oso erraza da. Jokalari bakoitzari 6 karta banatzen zaizkio. Zure txanda denean, eskuetan daukazun karta bat aukeratu eta mahai erdian utzi beharko duzu. Irudi horrekin gogora etortzen zaizun esaldi bat esan beharko duzu. Baina esaten duguna zaindu behar dugu. Guztiek asmatzeko moduko esaldia esaten badugu txarto eta inork asmatzeko modukoa esaten badugu ere txarto. Beraz, bi horien arteko oreka bilatu beharko dugu. Gainerako jokalariek esandako esaldiarekin lotura daukan karta bat aukeratu eta  mahai erdian utziko dute. Guztiak nahastu, buelta eman eta esaldia esan duen jokalariaren karta zein den asmatu beharko dute. Txanda bakoitzean, esaldia pentsatzen duena aldatzen da.

Zer lantzen da?

Komunikazio gaitasuna lantzeko aukera ematen digu jolas honek. Jokalariek arteko interakzioa asko dago. Hitz egiteko, barre egiteko eta estrategiak pentsatzeko aukera eskaintzen digu. Zentzu horretan, asmatzeko eta gure estrategia pentsatzeko buruari eragin behar zaio. Ikasleen arteko harremana sendotzeko tresna interesgarria izan daiteke.

Ezaugarriak

dixit-odysseyGomendatutako adin-tartea: 8 urtetik aurrera

Jokalariak: 3-6 artean

Sortzailea: Jean-Louis Roubira

Ilustratzailea: Marie Cardouat

Editoriala: Libellud