speech-28654_1280

Atal honetan, ahozkotasuna lantzeko errekurtso desberdinak nola erabil daitezkeen azaltzen da. Bai liburuetan bai sarean aurkitutako errekurtsoak aukeratu dira hurrengo lerrootan azaltzeko. Egia da, errekurtsoek funtzio bat baino gehiago izan dezaketela. Horregatik, ez dago hauek nola sailkatu behar diren esaten duenik. Hala ere, badira denboran zehar autore desberdinek egindako sailkapenak. Cassany et al. (1994) idazleek ahozko lantzeko ariketen sailkapen bat proposatu zuen eta urte batzuk beranduago, Cassany et al. (1994) idazleen sailkapen honetan oinarrituz, Vázquez (2010) irakasleak zabalagoa den sailkapen bat proposatu zuen.

Hortaz, testuinguruaren arabera eta funtzioaren arabera ahozkoa lantzeko ariketa ugari proposatu daitezke. Jarduera hauek erregulartasun batekin lantzen baditugu, ikasleen ahozko adierazpena hobetzea lortuko dugu. Ariketa hauek irakasleak sortu ditzake edo jada prestatuta dauden liburuetan oinarritu daitezke. Badira ahozko adierazpena lantzeko materiala eta ideiak proposatzen dituzten liburu batzuk (Coromina, 1984; Solé, 1988; Saló, 1990; Badia eta Vila, 1993; Abril, 2003; Sanuy, 2003; Garzia, 2008; Pelegrín, 2008). Liburu hauetan ahozkoa lantzera bideratuta dauden ideiak, jarduerak, jolasak eta metodologia desberdinak aurkitu daitezke. Material hauek osagarri bezala aurkezten dira, hau da, ahozkoa lantzeko baliabideak ez dira liburuen ardatz nagusia. Hizkuntzarekin lotutako bestelako gaiak ere jorratzen dira. Hizkuntza-trebetasunak eskuratzeko materiala aurkitu daiteke, baita ahozkotasunari eta beste gaitasun batzuei buruzko teoriak eta gogoetak ere.

Ariketa eta material desberdinak aztertu eta gero, hauek dira webgunean proposatzen diren errekurtsoak:

 

Gatazken konponbidea

Debatea

Dilemak

Ipuinak

Ipuinen norabidea aldatzen

Ipuinak bideoan

Asmakizunak

Bideoak

Bideoak eta ahozkotasuna

Istorio laburrak

Baloreak eta emozioak lantzeko

Mitologia

Entzutekoak

Audioak eta ahozkotasuna

Audioipuinak

Ahotsak.com

Irratsaioa

Testuak

Gogoetarako testuak

Albisteak

Bibliografia

Abril, M. (2003). Expresión y comprensión oral y escrita: Actividades creativas. Málaga: Aljibe.

Badia, D. eta Vila, M. (1993). Juegos de expresión oral y escrita. Bartzelona: Graó.

Cassany, D., Gloria, S. eta Luna, M. (1994). Enseñar lengua. Bartzelona: Graó.

Coromina, E. (1984). Pràctiques d´ expressió i comunicación. Vic: EUMO.

Garzia, J. (2008). Jendaurrean hizlari: (Ahozko) komunikazio gaitasuna lantzeko eskuliburua. Irun: Alberdania.

Pelegrín, A. (2008). Cada cual atienda su juego: De tradición oral y literatura. Madrid: Anaya.

Saló, N. (1990). La parla a la clase. Bartzelona: CEAC.

Sanuy, C. (2003). Cascabelea: Actividades de expresión oral, corporal, musical y plástica. Madrid: Narcea.

Solé  Planas, M. R. (1988). La comunicació verbal en el marc escolar. Vic: EUMO.

Vázquez, F. J. (2010). Expresion oral: Tipologia de actividades. Slideshare, Hemendik hartua: http://es.slideshare.net/franvazquez/expresin-oral-tipologa-de-actividades-3430924