Faraway

Nola jolasten da?

faraway (2)Karta ilustratuak erabiliz, istorioak sortzean eta kontatzean oinarritzen den jolasa da. Fantasiazko mundua eta errealitatea nahastuko dira istorio hauetan. Taldean jolasten da eta guztion parte hartzea eta kolaborazioa eskatzen du. Jokalariek ideiak emateko, narratzaileak izateko eta istorioak nahasteko aukera izango dute. Joko honetan bi karta-sorta bereizten dira: errealitatezko kartak eta fantasiazko kartak. Ikasleek fantasiazkoak eskuetan izango dituzte eta errealitatezko kartak buruz behera egongo dira. Bi mundu hauek tartekatu behar dira.

Sarrera bat irakurtzen da eta mahaiaren erdian dagoen errealitatezko karta bati buelta ematen zaio. Jokalariek eskuetan daukaten karta bat eta mahai erdian dagoenarekin kontakizuna nola jarraituko luketen pentsatu behar dute. Guztion artean eta botoen bidez, pasarterik interesgarriena edo gustukoena aukeratuko dute. Jokalari horrek puntu bat irabaziko du eta beste karta bati buelta eman eta jokoarekin jarraituko dute.

Zer lantzen da?

Ikasleen irudimena eta ahozkotasuna lantzeko aukera eskaintzen digu. Baita ikasleen arteko kooperazioa eta komunikazioa lantzeko aukera ere.

Ezaugarriak

farawayGomendatutako adin-tartea: 5 urtetik aurrera

Jokalariak: 3-8 artean

Sortzailea: Diego Tomé

Ilustratzailea: Juanma López eta Charlotte Lyng

Editoriala: Blauberry