Gatazken konponbidea

question-mark-460868_1920

Gatazkak bizitzaren parte dira eta hauei konponbidea ematen ikasi behar dute ikasleek. Horregatik, Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikariak (2008) dioen moduan, hezkuntzak haurrari moralki hazten lagundu behar dio, eta haurra, aldi berean, bere jokabideen epaile eta epaitu izan dadin lortu behar du, beti ere guztien ongizatea errespetatuz. Moralaren hezkuntzaren helburua, azken finean, pertsonari autonomia lortzen laguntzea eta bakoitzaren irizpidearen arabera bidezko bizikidetza lortzeko elkarrizketa sustatzea izan behar da. Beraz, ikasleei etorkizunean aurkituko dituzten egoera desberdinetan nola jokatu behar duten irakastea ezinbestekoa da.

Astero izaten dira eskolan egoera gatazkatsuak eta  hauek konpontzeko irtenbideak bilatzen lagundu behar die irakasleak ikasleei. Horretarako, iritzi desberdinak kontuan hartu behar dira eta gertatzen diren liskarrak zergatik ematen diren ulertu behar dute ikasleek. Arazo hauei irtenbidea emateko ikasleek iritzia ematen eta arrazoitzen ikasi behar dute. Horretarako, irakasleak eztabaida txikiak gidatu behar ditu. Ikasleek iritzi desberdinak euren artean errespetuz elkartrukatzen ikasi behar dute. Azken batean, ikasle guztiak desberdinak dira eta gai baten aurrean iritzi desberdinak izan ditzakete.

Eztabaida edo solasaldi hauek ahozkotasuna lantzeko baliabide interesgarriak eta eraginkorrak dira. Beste batzuetan, Pérez (2012) autoreak dioen moduan guk geuk jarriko ditugu ikasleak gatazka egoera batean, zeinetan ezagutzak eta balio moralak elkar joko duten. Egoera gatazkatsu horien aurrean erabakiak hartu beharko dituzte.

Gatazken konponbidea eta ahozkotasuna lantzeko, bi errekurtso hauek eskolan lantzea proposatzen da:

Bibliografia

Pérez, L. (2012). Bitartekotza eta gatazken konponbidea: Programazioa. Gida didaktikoa. Nafarroako gobernua.

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria. (2008). 5. unitatea: Garapen morala. Hemendik hartua: https://sozioafektibo.files.wordpress.com/2008/02/5-gaia.pdf