Gogoetarako testuak

communication-73331_640

Nola landu lehen hezkuntzan?

Adin guztietarako testuak daude, bai sarean eta bai liburuetan. Testu egokiak aukeratzean eta landu nahi dugun gaiarekin lotzeko erabiltzen dugun estrategian dago gakoa. Horretarako, zentzu batean deigarriak edo adierazgarriak diren irakurmenak proposatu behar dira. Ikasleen arreta eta gaiarekiko interesa pizteko.

Irakasleak landu nahi duen irakurmena aldez aurretik aztertu beharko du. Beharbada, ez du interesatzen zaion gaiaren inguruko materialik aurkitu baina zeharka bada ere lotura nola egingo duen pentsatu du. Irakasleak sarrera baten bitartez, gai aurkeztuko du eta ikasleei honen inguruan galderak egingo dizkie: entzunda daukaten?, zer den?, non entzun duten?… horrela ikasleak testuinguruan kokatuko ditugu.

Irakurmena irakurri eta testu bakoitzak solasaldiak edo eztabaidak sortzeko aukera emango digu. Horretarako, ikasleei iritzia eskatuko diegu eta horren inguruan gogoetak egitea ere.

Testuak gai desberdinak lantzeko aukera ematen digute:

  • Baloreak
  • Emozioak
  • Kulturartekotasuna
  • Hezkidetza
  • Errealitateko gaiak
Zer lantzen da?

Gai ezberdinen inguruan iritzia ematera bultzatuko ditugu ikasleak eta baita gogoetak egitera ere. Irakurmenek solasaldi interesgarriak edukitzeko aukera ematen digute.

Hausnarketarako testu batzuen adibideak

Agurea eta mutikoa (Begirunea)

Hondakin plastikoak (Naturarekiko errespetua)

Izaskun eta ama (Zintzotasuna eta apaltasuna)

Maddiren erlojua (Elkar ulertzea)

Txinatar kondaira (Elkartasuna)

Sentiarazteko ipuinen bilduma

Bibliografia

Testuak, hurrengo helbide hauetatik eskuratu dira: