speech-28654_1280

Lehen Hezkuntzako ikasleekin ahozkotasuna lantzeko baliabideak eskaintzen dituen plataforma da. Webgunean zehar, jarduera eta jolas desberdinen bilduma aurkitu daiteke. Baita ahozkotasunari buruzko informazio eta azalpenak ere.

Material eta informazioa hau, goian dagoen aurkibidearen arabera antolatuta dago. Goiko menuan klikatuz, atal bakoitzari dagokien azalpen-orria zabalduko da. Orrialde horietako bakoitzean informazioa, azalpenak, ideiak, materiala, lotura interesgarriak… aurkituko dituzue.

Webgune honen erabilgarritasunari buruzko iritzirik edo proposamenik izatekotan, komentarioak egiteko aukera dago orrialde bakoitzaren azpiko aldean. Modu honetan, zuen iritzien eta ekarpenen laguntzaz ahalik eta webgune baliagarriena sortzen ahaleginduko gara.

Webgune hau, Lehen Hezkuntzako irakasleengana zuzenduta dago. Hala ere, haurrekin ahozko hizkuntza landu nahi duen edozein pertsonak erabili ditzake hemen proposatzen diren ideiak. Ikasleak gustura sentituko diren giro atsegin bat sortzea da gure helburua. Modu honetan, hizkuntza ez da oztopo bat izango eta ekintza desberdinetan parte hartzen duten bitartean ahozkotasuna landuko dugu.

bubble-30471_1280 - copia