Ikonikus

ikonikus (4)

Nola jolasten da?

Ikasleen emozioekin jolasteko karta-jolas entretenigarria da. Ikasle bakoitzarentzako hiru karta banatzen dira eta epailea nor izango den aukeratzen da (epailea txandakatu egingo da). Epaileak galdera bat pentsatu behar du hasiera hau daukana:

  • ikonikus (5)Nola sentituko zinatekete…? edo Nola sentitzen zara…?

Orduan, ikasle bakoitzak dituen kartetatik sentimendu edo emozio hori ondoen adierazten duena aukeratu eta buruz behera utziko du mahai erdian. Epaileak, kartak nahastu eta banan-banan azaldu beharko du karta bakoitzeko irudiak adierazten dion sentimendua. Helburua, galderaren erantzuna ondoen adierazten duen irudia aukeratzea da. Epailearen sentimendura gehien hurbiltzen den kartaren jabeak puntu bat irabaziko du. Hurrengo txandan, epailea aldatu egiten da. Ikasleek sortzeko jolas interesgarria izan daiteke.

Zer lantzen da?

Emozioak adierazteko ahozkoa erabili beharko dute. Sentimenduak deskribatu beharko dituzte eta adostasun batera heltzeko arrazoiketa erabili beharko dute. Gainera, ikasleen arteko harremana hobetzen lagundu dezake eta epaile bezala, bidezkoenak diren erabakiak hartzen ikasten dute.

Ezaugarriak

ikonikusGomendatutako adin-tartea: 6 urtetik aurrera

Jokalariak: 2-10 artean

Sortzailea: Manu Palau

Editoriala: Brain Picnic