Ipuinak bideoan

camera-660090_1920

Atal honetan, bideoipuin batzuen adibideak emango dira eta hauek orokorrean nola erabili daitezkeen azalduko da. Egia da, ipuinak edota gertaerak kontatzen diren bideo guztiek ez digutela azkeneko hausnarketa edo eztabaida bat sortzeko aukera ematen. Baina hain indartsuak diren ikus-entzunezko baliabide hauei ahalik eta probetxu gehien ateratzen ikasi behar dugu.

Zer lantzen da?

Bideoipuinak interesgarriak dira ikasleen ahozkotasuna eta entzumena lantzeko. Izan ere, komunikazio gaitasuna hobetzeko entzumena lantzea ezinbestekoa da. Ikasleek, hitz egiten ikasi behar duten moduan, entzutea eta entzuten duten hori ulertzea ezinbestekoa da. Azken finean, ahots desberdinetara ohitu behar dutelako belarria.

Nola erabili ahozkoa lantzeko?

Esan bezala, bideoipuin bakoitza aztertu behar da eta horren arabera moldatu behar dugu gure irakasteko modua. Izan ere, bideo bakoitzak aukera desberdinak eskainiko dizkigu ikasleekin ahozkoa lantzeko. Horregatik, daukagun materiala aurrez aldetik prestatu eta ahozko gaitasuna nola landuko dugun pentsatu behar dugu.

Bideoak aitzakia ezin hobea dira elkarrizketei hasiera emateko. Hori dela eta, jarriko dugun bideo zerekin lotuko dugun edo zeri buruz hitz egiteko erabiliko dugun pentsatu behar dugu. Hori da hain zuzen ere, ahozkoa lantzeko erabiliko dugun estrategia.

Bideoen atalean azaltzen den moduan, beste aukera bat bideoipuinak guri interesatzen zaigun momentuan gelditu eta galderak planteatzea izan daiteke: zer gertatu da?, zer gertatuko da?, zer ulertu duzue?, ondo iruditzen zaizue egin duena?, zer egingo zenuke protagonista izango bazina?… bezalako galderak. Baina batzuetan ez da komeni bideoak gelditzea istorioaren xarma apurtzen dugulako.

Beste bideo batzuk, gure gizarteari eta kulturari buruz hitz egiteko aukera emango digute. Gure errealitateari buruz hausnartuz eta beste kultura batzuekin konparatuz. Antzinako gizarteak aztertu eta egoera desberdinei buruz ikasleei pentsarazteko.

Bideo bakoitza desberdina da. Hauek ahozkoa lantzeko nola erabili behar diren esaten duenik ez dago. Beraz, irakaslearen esku dago bere egunerokotasunean ikus-entzunezko baliabideak nola erabili nahi dituen erabakitzea.

Jarraian bideoipuinak euskaraz ikusteko aukera eskaintzen dituzten orrialde desberdinen estekak eransten dira:

Bideoipuinak 1

Bideoipuinak 2

Bideoipuinak 3

1. ziklorako bideoipuinak

Sarean aurkitutako beste batzuk

Hona hemen bideoipuin batzuen adibideak: