Ipuinen norabidea aldatzen

idea-152213_1280 - copia

Zertan datza?

Ariketa honetan, ipuinen istorioak aldatzen ikasi beharko dute ikasleek. Horretarako, aukeratu dugun ipuinaren kopia bana emango diogu ikasle bakoitzari. Ipuinaren irakurketa ahoz gora egiten bada hobe, baina irakasleak erabakitzen badu bakoitzak berea irakurri behar duela ez da ezer gertatzen. Behin ipuina irakurri dutenean, taldeka jarriko ditugu (4 pertsonako taldeak).

Irakurri duten ipuina aldatuko dugula azalduko diegu eta aldaketa bakoitzerako amaiera bat pentsatu behar dutela esango diegu. Adibide bat jarri dezakegu eurek hobeto ulertzeko: imajinatu otsoa maltzurra den ipuin bat eta pentsatu nola amaituko zenuketen ipuina otsoa ona izango balitz. Amaiera hauek proiektorean jarri ditzakegu.

frog-47683_1280Aldaketa bakoitza entzun eta taldean adostu beharko dute zein izango den ipuinaren amaiera. Gero, taldekide batek kontatu beharko die gainerako taldeei zein izan den pentsatu duten amaiera. Horrela, beste taldeek pentsatutakoa entzuteko aukera izango dute. Komeni da, ipuina kontatzerako orduan txandakatzea. Modu honetan, ez dute beti pertsona berdinek hitz egingo. Jarduera honetan, irakasleak parte hartu dezake galderak eginez eta solasaldia bideratuz.

Ariketa hau taldeka egiteko pentsatuta dago baina irakaslearen esku dago gero berak nahi duen moduan bideratzea. Era berean, beharrezkoak diren aldaketak sartu beharko dira ziklo bakoitzera egokitzeko.

Hona hemen aipatutakoa lantzeko ipuinen adibideak. Ipuin bakoitzarekin, ipuinerako aldaketak ere eransten dira:

Herensugearen kondaira

Txanogorritxu

Hiru txerritxoak

Kukubiltxo

Ahate Itsusia

Hauek adibideak baino ez dira. Irakasleak berak nahi dituen ipuinak aukeratu ditzake ekintza hau burutzeko.

Zer lantzen da?

Ipuina irakurritakoan, ahozkotasuna lantzen egongo dira jarduera osoan zehar. Taldekideekin adostu beharko dute zein den aldaketa bakoitzerako nahi duten amaiera. Beraz, ahozkoa landuko da. Ez dugu ahaztu behar, ipuinen amaierak sortzeko sormena eta originaltasuna erabili beharko dutela.

Denboralizazioa

Ekintza hau 45 minututan lantzeko pentsatuta dago. Aldaketa bakoitzerako amaiera bat adostu behar du talde bakoitzak eta talde bakoitzaren istorioa entzun behar da. Aurrez pentsatutakoa baino gehiago luzatzen da.

Bibliografia

Iturri hauek erabili dira ipuinak eskuratzeko:

Ebete proiektua: euskararen erabilera sustatzeko baliabideak eta tresnak

Hurrengo web helbideak: