Irla desertua

maldives-361244_1280

Nola jolasten da?

Joko honetarako ikasleak alegiazko testuinguru batean kokatuko ditugu. Horretarako hurrengoa esango diegu:

“Demagun zuen itsasontzia hondoratu egiten dela. Esfortzu handiarekin, itsas zabalean dagoen irla batera heltzea lortzen duzue. Ez dakizue non zaudeten. Dakizuen gauza bakarra, norbait heldu arte irla horretan bizi beharko duzuela da.

florida-998627_1920Irla horretan egunez 30º egiten ditu eta gauez 20º. Beraz, tenperatura nahiko atsegina da. Irla horretan dauden pertsona bakarrak zarete. Animali eta landare basatiak egon daitezke irlaren iparraldean dagoen basoan. Gainera, arrainez betetako laku bat dago hegoaldean.

Aukera izango bazenute, ze hiru objektu eramango zenituzkete irla desertu horretara?”

Beraz, naufragoaren paperean jarri beharko dira eta hiru objektu horiek zeintzuk izango liratekeen adostu beharko dute.

Zer lantzen da?

Horrelako dinamiketan, ahozkoa lantzen da. Ikasleek argudiatzeko gaitasuna landuko dute. Haien iritzia emateko hitza erabili behar dute eta gainera esaten duten hori arrazoitu beharko dute. Gainera, iritzi desberdina daukaten pertsonekin eztabaidatzen ikasten dute. Txandak eta besteen iritziak errespetatzen ikasten dute. Azken finean, iritzi desberdineko pertsonekin elkarbizitzen ikasten dute.

Gelakideekin erabakiak kontrastatzeak eta haiekin solasaldi interesgarri bat edukitzeak, motibatu egiten ditu ikasleak. Arrazoitzen ikasten dute eta iritzi kritikoa garatzen dute.

Nola landu Lehen Hezkuntzan?

Ikasleak alegiazko testuinguruan kokatuko ditugu eta irakasleak erabakiko du taldekatzeak nolakoak izango diren. Bikoteka egin daiteke gero talde txikietan eztabaidatzeko edo talde txikietan egin daiteke gero talde handian eztabaidatzeko. Irakaslearen esku dago ikasle taldearen arabera modu batean edo bestean bideratzea.

Ikusten badugu segituan lortzen dutela adostasun batera heltzea, objektu batzuen zerrenda banatu dezakegu zalantzak sortu eta iritzia aldatzeko.

Objektuen zerrenda (Fitxa)

Garrantzitsua da ikusitakoaren inguruan irakasleak hausnarketa bat egitea jarduerarekin amaitzeko.

Denboralizazioa

Ariketa hau, 20 minututan lantzeko pentsatuta dago.