Irratsaioak

stereo-1221151_1920Nahiz eta ikasleek irratia entzuteko ohitura gutxi izan, entzumena lantzeko baliabide indartsua da. Irratsaioetan, bat-bateko elkarrizketak eta solasaldiak izaten dira. Gainera, gai desberdinak jorratzen dira eta hauek ikasleei jartzeko interesgarriak izan daitezke. Gai hauek, egunerokotasunarekin lotuta egoten dira gehienetan, beraz errealitatearekin lotzeko aukera ematen digute. Beharbada, zailena guri interesatzen zaizkigun gaiekin lotuta dauden irratsaioak aurkitzea da baina sarea ondo arakatuz gero zerbait aurkitzeko itxaropena izan behar da.

Egia da, ez dela erraza irratsaioen bildumarik aurkitzea baina irratsaioak entzuteko aukera ematen diguten euskal irrati batzuk aurkitu dira:

eitb: Audioen bilduma eskaintzen da. Nahi dugun audioa klikatu eta audioa entzuteko beheko aldean dagoen geziari sakatu behar diogu.

bilbohiria: Audio desberdinak entzuteko aukera ematen digu. “Gaur ez dago eskolarik” atalean, umeentzako audioak entzun daitezke.

bizkaiairratia: Irrati honek, audioteka bat eskaintzen digu eta audioak gaiaren arabera antolatuta daude.

ikasbil.eus: Gai desberdinei buruz irratsaioak eskaintzen dira webgune honetan.

Ikasleek sortzeko proiektu interesgarria izan daiteke. Proiektuen atalean, irratsaio bat aurrera eramateko proposamena azaltzen da.