Istorio laburrak

Azken urteetan, film laburrak edo laburmetraiak modan jarri dira. Hauek, ikasleekin aukera paregabea ematen digute ahozkoa lantzeko. Minutu batzuk irauten duten bideo hauetan, istorioak kontatzen dira. Irakasleak bideo ikusiko du eta momentu garrantzitsuak zeintzuk diren aukeratu beharko ditu. Aukeratu dituen momentu horietan bideoa gelditu eta ikasleei ikusitakoari buruz galdetu ahal die, protagonistak nola sentitzen diren edo zer uste duten gertatuko den. Modu honetan, iragarpenak egingo dituzte eta pentsatu dutena gertatu den ala ez ikusi ahal izango dute. Istorio hauekin ikasleek imajinazioa eta irudimena lantzen dute. Askotan, film labur hauek irakaspenak edo mezuk izaten dituzte. Beraz, behin amaitu direnean mezuen inguruan hausnartzeko aukera ematen dute.

Istorio laburrak lantzeko ideia hauek, esteka honetan klikatuz eramaten zaituen blogetik atera dira. Istorio laburrak lantzeko laburmetraiak aurkitu daitezke bertan:

Istorio laburrak lantzeko laburmetraiak (www.aulapt.org)

Dena den, sarean aurkitutako bideoekin beste laburmetrai zerrenda bat egin da.