Jolasak

playing-1159775_1920

Ikasleek ondo pasatzeaz gain, ahozko hizkuntza lantzea izango da jolas hauen helburu nagusia. Horretarako, jolas desberdinak proposatzen dira. Baita mahai jolasen zerrenda bat ere. Jolas hauek aitzakia ezin hobeak izango dira ikasleek ahozko hizkuntza lantzeko. Izan ere, komunikaziorako gaitasuna lantzea lortzen da era ludiko batean. Dorrego eta Ortegak (1997), jolasak komunikazioaren benetako bidea eraikitzeko tresna lagungarriak direla aipatzen dute eta hizkuntzak ikasteko baliabide aproposak direla. Horregatik, ezinbestekoa da tresna hauek eskaintzen dizkiguten aukera desberdinak erabiltzea ikasleekin ahozkotasuna lantzeko.

Jolasek parte hartzea bultzatzen dute eta ikasleen arteko harremanak sendotzeko eta giro atsegina sortzeko interesgarriak dira. Maley eta Duff (1986) autoreek, taldean lantzeko jolasek ikasleen arteko harremana hobetzen lagundu dezaketela azpimarratzen dute. Ikasleen arteko giro hobetzen laguntze dute eta baita irakaslearekiko harremana eta konfiantza ere. Horretarako, lehiakortasuna alde batera utzi behar da eta ikasleen arteko elkarreragina landuko duten jolasak proposatuko dira. Zentzu horretan Johnstone (1990) autoreak, irakasleak lehiakortasuna alboratu eta elkarlana sustatu behar dituela aipatzen du.

Aipatutakoa lantzeko proposatu diren jolasak hurrengoak dira:

Jolas hauetako batzuk webgune honetarako sortuak izan dira: astronauta naiz, detektibea, irla desertua, istorio kateatuak, kutxa magikoa, nor daukat bekokian?, tabu eta Story cubs. Kasu batzuetan zerotik hasita sortu dira eta beste batzuetan, ezagunak ziren jolasak hartu dira oinarri bezala jolasa sortzeko. Horretarako, jolasteko beharrezkoa den materiala sortu da. Gainerakoak, berriz, editorial desberdinek eskaintzen dituzten mahai jolasak dira. Hauek aztertu eta ahozkotasuna lantzeko aproposak izan zitezkeenak aukeratu dira.

Jolasak, bikoteka edo taldeka lantzeko proposatu dira eta ahozko hizkuntza izango da erabili beharko duten tresna nagusia istorioak kontatzeko, arrazoitzeko, hipotesiak botatzeko, eztabaidatzeko eta azalpenak emateko besteak beste.

Bibliografia

Dorrego, L. eta Ortega, M. (1997). Técnicas dramáticas para la enseñanza del español. Servicio de publicaciones Universidad de Alcalá de Henares.

Johnstone, K. (1990). Improvisación y el teatro. Traducción de Elena Olivos y Francisco Huneeus. Santiago de Chile: Cuatro vientos

Maley, A. eta Duff, A. (1986). Drama techniques in language learning. Cambridge University Press.