Kutxa magikoa

Nola jolasten da?

christmas-1299286_960_720Joko honetan, ikasleak aurrerantz begira jarriko dira eta irakaslearen mahaian tapa daukan kutxa bat kokatuko dugu. Kutxa hau, kutxa magikoa izango da. Kutxa horretan, objektu bat egongo da. Ikasle bat aukeratuko dugu eta ikasle hori kutxara hurbildu eta barruan zer dagoen begiratu gabe, objektua ukitzen hasiko da.

Ukimenaren bidez, saiatu beharko da sentitzen ari dena gainontzekoei deskribatzen. Ukitzen ari dena zer den dakienean ez du altuan esan behar. Azalpenak ematen jarraitu behar du ikaskideek objektu misteriotsua asmatu arte. Asmatzen duena izango da kutxa magikoarekin jolasten hurrengoa. Horretarako irakasleak beste gauza bat prestatu beharko du kutxan. Irakasleak nahi izanez gero, dastamenarekin eta usaimenarekin ere jolastu dezake.

Zer lantzen da?

Ariketa honetan, batez ere ahozko adierazpena lantzen da. Objektu misteriotsua ukitu eta burua martxan jarri beharko dute sentitzen ari diren hori deskribatzeko. Horretarako ahalik eta azalpen argienak ematen saiatu beharko dira. Hain ohituta gauden ikusmena erabili gabe, gauzak nolakoak diren deskribatu beharko dute.

Nola landu Lehen Hezkuntzan?

question-685060_1920Lehen Hezkuntzako maila guztietan landu daiteke eta zailtasun maila, kutxan sartzen ditugun objektuen araberakoa izango da.

Irakasleak kartoizko kutxa bat prestatu dezake eta bertan gelatik dauden edo etxetik ekarri dituen gauzak sartu ahal ditu.

Denboralizazioa

Jolas hau, 20 minututan lantzeko pentsatuta dago.