Mahai jolasak

game-932363_1920

Jarraian, ahozkotasuna lantzeko aproposak diren mahai jolasak azalduko ditugu. Jolas hauek merkatuan eskuragarri daude eta ahozkotasuna lantzeko aproposak izan daitezkeenak aukeratu dira. Zoritxarrez, mahai jolas gehienetan ez da euskarazko bertsiorik aurkitu. Dena den, garrantzitsuena jolas bakoitzarekin zer landu dezakegun ulertzea da. Denbora izan ezkero hauetako batzuk euskaratu eta ikasleekin praktikatzeko aukera badaukagu, ahozkoa modu dinamiko eta entretenigarri batean lantzea lortuko dugu.

Jolas hauek, interesgarriak eta askorentzako ezezagunak direlakoan azaldu dira. Dena den, badira ahozko hizkuntza lantzeko jolas hauek bezain baliagarriak diren betiko jolasak ere:  Nor da Nor?, dominoa, partxisa, trivial…

Asko dira, bai sarean eta bai etxeko apal askotan, aurkitu daitezkeen mahai jolasak. Hauetako asko ahozkotasuna lantzeko baliagarriak dira eta gainera komunikaziorako gaitasuna lantzea lortzen da era ludiko batean. Tornero (2009) autoreak, editorial desberdinek eskaintzen dituzten mahai jolasak irakaskuntzan erabiltzearen garrantzia azpimarratzen du. Gero eta jolas gehiago daudela aipatzen du eta hauek unitate didaktikoetan integratzeko aukera ematen digutela azpimarratzen du. Beraz, irakaslearen esku dago mahai jolasak era ludiko eta didaktiko batean lantzeko testuinguruak sortzea.

Bibliografia

Tornero, Y. (2009). Las actividades lúdicas en la clase de ELE: Ventajas e inconvenientes de su puesta en practica. Madrid: Edinumen.