Password

Nola jolasten da?

password-el-juego-de-mesa-del-programa-de-cuatroTelebistako programa batean oinarrituta dagoen mahai jolasa da. Joko honetara bikote jolasten da eta hitzak asmatzean datza. Horretarako, hitz desberdinez osatutako txarteltxoen bilduma bat eskaintzen digu jokoak. Bikoteko batek hitza irakurri eta hitz horrekin lotura daukaten hitzak pentsatu beharko ditu. Hitz horiek banan-banan esanez, bikoteak hitz bakar batekin erantzun ahal izango du ezkutuko hitza zein den asmatu arte. Horretarako, denbora eta hitz kopurua zehaztu beharra dago.

Zer lantzen da?

Joko honek, hiztegia lantzeko aukera ematen digu ikasleekin. Izan ere, sinonimoak, antonimoak eta ezkutuko hitzaren pistak emango dizkieten hitzak pentsatu beharko dituztelako. Ahozkoa aberasteko beste baliabide entretenigarri bat da. Ikasleek sortzeko jolas interesgarria izan daiteke.

Ezaugarriak

password-el-juego-de-mesa-del-programa-de-cuatro (1)Gomendatutako adin-tartea: 8 urtetik aurrera

Jokalariak: 2

Editoriala: Falomir Juegos