thought-28677_1280 - copia

Ahozkotasuna egunero landu beharreko trebetasuna da. Horretarako irakaslearen esku dago gaitasun hau lantzeko estrategia desberdinak erabiltzea. Webgunean zehar ahozko hizkuntza lantzeko ideia eta jarduera desberdinak proposatzen dira baina esan beharra dago ahozkoa lantzeko proiektuak ere planteatu daitezkeela ikasleekin lantzeko.

Proiektu hauetan, IKTeen laguntzaz ahozkotasuna lantzea lortu nahi da. Horretarako, ezinbestekoa da irakasleek zenbait ezagutza teknologiko izatea edo proiektuetan ematen diren gomendioak jarraitzea. Proiektuak praktikan jartzeko zehaztapen guztiak emango dira: zartan datzan, aurretiko ezagutzak, taldekatzeak, zereginak, plangintza eta beharrezko materiala besteak beste. Planteatzen diren proiektuak ikaskuntza kooperatiboan oinarrituta daude, eta Johnson et al. (1999) autoreek zehaztutako ezaugarri hauek dituzte:

  • Ikasleen arteko elkarreragin positiboa: Taldekideen arteko lana ezinbestekoa izango da proiektuak aurrera ateratzeko.
  • Erantzukizun indibiduala: Taldeko kide bakoitzak bere helburuak bete beharko ditu.
  • Gaitasun sozialak lantzea: Proiektuetan zehar agertuko diren zailtasunei aurre egiteko kapaz izatea, giro atsegina sortzea eta rolak banatzea.

Webgune honetan bi proiektu hauek proposatzen dira:

Irratsaioa

Bikoizketa

Bibliografia

Johnson, D., Johnson, R., eta Holubec, E. (1999). El aprendizaje cooperativo en el aula. Buenos Aires: Paidós